YOGA
Unean unekoa are gehiago bizitzen eta sentitzen laguntzen digu yogak, norberaren esentziarekin kontzienteki bat egitea dakar, arnasa hartzen ikasiz. Arnasketak lotura zuzena du gure emozioekin eta adimenarekin (pentsatzen dugunaren arabera sentitzen dugulako eta sentitzen dugunaren arabera pentsatzen dugulako, konturatu al zara?), erabat lotuta dago. Inoiz pentsatu al duzu arnasketa ezberdina dela haserre edo pozik zaudenean? Nola hartzen duzu arnasa urduri zaudenean? Merezitako dutxa baten ondoren, nola hartzen duzu arnasa?
Gelditu (fisikoa), behatu (burua) eta sentitu (emozioa).
Edozein unetan egin dezakegu. Hortaz gogoratzea nahikoa da. Eta horretarako unean unekoa bete-betean bizi eta sentitu behar da.
Yogak, hain zuzen ere, kontzientzia sortzen laguntzen digu, hori oinarritzat hartuta, gure erritmoan hazten edo gelditzen, arnasa hartzen, sentitzen eta bizitzen!
