top of page

SENDA KANTAK ETA               MANTRAK

Elkarrekin abesteko espazio bat, norberarekin eta besteekin konektatzeko, disfrutatzeko eta bibrazioa igotzeko. Musika zuzenean.
HItz egokiez lagunduta dagoenean, musika gure izate guztia hartzen duen esperientzia bihurtzen da. Erritmoaren bitartez gure gorputzera konektatzen da , melodiaren bitartez emozioetara eta poesiaren bitartez adimenera. HIru maila hauen armonizazioa lortzen dugunean, benetako sendagaia bihurtu daiteke.
Saioak hilean behin izango dira, 3. ostiraletan.
Elena Egiguren (kitarra eta ahotsa) eta Imanol Garciak (perkusioa) gidatuko dituzte saioak, Maite Oiartzunen kolaborazioarekin (ahotsa).
Ongi etorria zara!

bottom of page