KLASEAK
Urteetan zehar, yogan egin dudan bideak hainbat diziplina eta estilotan. Bakoitzak tresna baliotsuak oparitu dizkit, baina izan zen momentu bat nire ibilbidean non T. Krishnamacharyaren adar tradizionala ezagutu nuen, Vini yoga eta terapeutikoan, eta hantxe maitemindu nintzen!
Imajinatu zure izatea tipula edo panpina errusiar baten modukoa dela: geruza ezberdinak dituzu eta, guztien erdian, zure esentziarik puruena ezkutatzen da, zure barruko txinparta, beti bakea dagoen leku hori.
Horra iristeko, gure geruza bakoitzean lan egiten dugu:
•Gure gorputz fisikoan: Mugimendu leun eta errespetuzkoaren bidez, pilatutako tentsioak eta minak askatzen ditugu, gorputzak minari utzi eta erlaxatzen denean, etxe eroso eta lasaia bihurtzen baita.
•Gure buruan: Mugimendu bakoitza arnasketarekin sinkronizatuz, baltsamo baten moduan jokatzen du. Baretu eguneroko pentsamenduen eta kezken zarata, zure burua argitzeko eta isiltasun-eremu bat aurkitzeko aukera emanez.
•Gure emozioetan: Kontzienteki mugitzean, eta arnas erritmoa edukita, lasaiago egoteko aukera ematen digu, baketsuago, nirekin ados egongo zarelako, haserre, estresadx, edo ondo sentitzen zaren leku batean zaudenean berdin ez arnasteko!
•Gure energian: Asanen bidez leku energetiko desberdinetan eragiten dugu, eta arnasketarekin ere (pranayama), gorputzeko kanal energetikoak desblokeatzen ditugu.
Guzti honekin, gorputza lasaitu, burua isildu, emozioak orekatu eta zure energia aske dabilenean, kanpoko ekaitza desagertu egiten da. Orduan, azkenean, konektatu ahal izango duzu zure esentziarekin, zure bertsiorik onenarekin! Non, gainera, praktika zuri egokituko baitzaigu, eta ez zuk praktikari.
Astean behin: 50 euro (hilabetean).
Astean bitan: 70 euro (hilabetean).
